Berriak

2017.10.05 LANDA LURREN DINAMIKA GOIERRI GARAIAN

Nekazal lurrak balioan jarri asmoz eragile desnberdinekin lanketan gabiltza

Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalak,

Goimen Landa Garapen Elkartearekin batera, udalerri hauetako landa lurren

lanketa komun bat gauzatzen ari gara. Bidean, Gipuzkoako Foru Aldundia dugu

lagun.

2016an abiatu genuen elkarlana, “Goierri Garaiko Landa Lurren Diagnostikoa”

lanarekin, eta bertan du orain aurkeztera gatozenak jatorria. Orduko lana

teknikoagoa izan zen, bulego‐lana; oraingoan, lan hori landa‐lanarekin eta zuon,

tokikoon, ezagutzarekin osatzera gatoz.

Lurren inguruko hausnarketari ekitea da asmoa. Azken urteetako joerak

jarraituz gero, urte gutxiren buruan beraien ahalmen eta aukeren azpitik

erabiliko diren lurren kopuru esanguratsua izatea aurreikusten da, eta horrek

erantzun bat eman beharreko eszenatoki batean jarriko gaitu.

Agertoki horri aurrea hartzeko, egungo lurren egoeraren berri izatea

ezinbestekoa da. Badakigu diagnostiko teknikoak zer dion, baina zer gertatzen

da “terrenoan”? Zein dinamikei erantzuten diete lurrok? Zein da lurrak lantzen

dituztenen egoera? Zein lurjabeena?

Denak, ahots guztiak entzun nahi ditugu, denak ulertu, etorkizuneko

erabakietan denen ahotsak presente izateko.

Deskargak

LLD_hitzaldi_eta_saioak.jpg

Email abisua

Jaso zure emailan albiste berriak, informazio guztia eskura izan dezazun.

Informazio gehiago

Zure albisteak

Bidali zure albisteak Goimenera eta web gune honetan ipiniko ditugu!

Informazio gehiago
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244