Bizi kalitatea

Garapen hitzaren atzetik Bizi Kalitatea eta Herri Identitatea dira muinean bilatzen dena.

Herri bakoitzaren nortasuna babestea nahi da, bertakoenbizi maila duin bat bultzatuaz.Herritaren bizi maila 3 ardatzetan sostengatzen da.

Oinarrizko azpiegiturak

Auzoak eta hainbeste baserri sakabanatuta daudela, oraindik ere, oinarrizko hornikuntzei erantzutea erronka bihurtzen da herri batzuentzat. Goimenek, zama hori arintzeko dirulaguntza desberdinen gestioan parte hartzen du:

  • Baserrietarako ur hornidura eta bideak: Zuzenean Goimen da proiektuak laguntzeaz arduratzen dena.
  • Baserrietarako argindarra: Landa Ingurunearen Garapenarako Departamenduak, Iberdrolarekin onartuta duen hitzarmenaren bitartez erantzuten da gertatzen diren gabeziei.
  • Gasifikazioa: nekez ari da iristen herri txikietara eta halakotan EREIN dirulaguntzak paper garrantzitsua jokatu du (Altzaga, Arama, Mutioa, Zerain...)
  • Teknologi berriak: ITELAZPI soziedade publikoa da banda zabala ezartzeaz arduratuko den erakundea. Horren kudeaketa Euskaltelen esku gelditu da.Lehen fasean Altzaga, Ataun, Ezkio Itsaso, Gabiria, Gaintza, Mutiloa, Zegama eta Zeraingo udalak izango dira horretaz baliatuko direnak.

Zerbitzu ekipamenduak

Bigarren mailan geratzen den erronka, benetako bizi kalitatea bilatzen duena da. Gizarte egituraketan paper garrantzitsua betetzen dute.

  • Bilguneak: adin bakoitzak bere elkargunea behar du, bakoitzari egokitutakoa, harremanak sortzen lagunduko duena: haurtzaingedi, ludoteka, auzo-elkarte eta zahar egoitzak. Egun landa garapen programa guztiek onartzen dituzte laguntzak antzeko egitasmoak burutzeko: Goimen, Erein, Hurbiltzen...
  • Plaza eta topa guneak: herria egituratu eta kale giroa sortzea bilatzen dute. Etxebizitza politika egoki batekin dago lotua. EREIN programa bidez hainbat ekimen lagundu dira azken aldian: Gabiria, Altzaga, Itsaso, Ataun...
  • Seinalizazio, postontzi, garraioa... zerbitzu osagarri baliotsuak dira. Goimen elkartetik hainbat proiektu lagundu dira arlo horretan.
  • Gizarte zerbitzuak: Gizartekintzak 2000 biztanle azpiko herrei eskainitako Hurbiltzen programak behar horiei erantzuten dio.

Garapen sozioekonomikoa

Herrian biztanle kopurua egonkortu eta gutxieneko zerbitzuak ziurtatzeko alderdi ekonomikoa piztuko duten jarduerak behar dira. Askotan, helburu bikoitza izaten dute, lanpostuak sortzea eta herritarrei zerbitzua eskaintzea alegia.

  • Baserriko jarduera osagarriak: nekazaritza osatu asmoz ekintza desberdinak bultzatu dira:
  • Nekazalturismoa da entzute handienekoa eta egun oraindik ere zabaltzen joateko aukerak ematen dituena.
  • Bisitaldiak: Baserria gizarteari gerturatzea du helburu, ikastetxe eta beste taldeei jarduerak gertutik ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiz.
  • Erakusketak: Nekazaritza jarduerek badute zer irakatsia hiritar eta bisitariei. Horietan oinarrituta ogia, artzantza, erlazantzaren inguruko erakusketak moldatu dira.
  • Salmenta zuzenerako guneak: Goierritar eta bisitariei zuzenduta gazta, ogia, eztia baserritik zuzenean saltzeko txokoak prestatu dira. Azkenetako egitasmoa Artzai-tour izenekoa dugu.
  • Ostatua: Herri guztietan taberna/ostatu bat lortzera begira diru laguntzak eman izan dira garai bateko instalazioak gaurkotzeko. Adibide gisa, Mutiloa, Gabiria, eta Zerain ditugu besteak beste.
  • Teknologi berrien garapena: LEADER + dirulaguntza programataz baliatuz, teknologi berrietan oinarritutako zerbitzuak eta edukiak lagundu ditu Goimenek: baserrietan bideobigilantzia eta telekontrol sistemekin (untxizaleak, Lumagorri...); udaletan “wifi” sistema bitarteko barne sareen garapenarekin (Ataun, Zerain eta Mutiloan); turismo eskaintzaren hobekuntzarekin (Aldabe)...

Erlazionatutako proiektuak

Herri bueltako sinalizazioa. SEGURA

Segurako udalerria oso handia ez izanda ere, hainbat auzo eta...

Herri-baratzak egokitzea. ORMAIZTEGI

Gizartean sortzen ari diren premi eta eskaera berriei...

Ludotekaren ekipamendua. MUTILOA

Azlken urteetan Mtulioako Udalak ahalegin berezi bat egin du...

Azoka berezietarako azpiegitura

Goierrin badira urtero ospatzen diren nekazaritza kutsuko 18...

Proiektu gehiago ikusi
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244