Baserria gure ikuspegitik

Herrietako bizi kalitateaz aritzean, ezinbestekoa da bertako identitatea eta izaeran, baserriek eta hauen iharduerek jokatzen duten giltzarrizko funtzioaz jabetzea.

Industria eta zerbitzuekin bat, bera da sektore ekonomikoetan lehena, lehen gaiak sortzeaz arduratzen dena, eta hauen lorpenera bideratutako ihardutetik ondorioztatzen diren hainbat paisai ederren erantzule.

 

Asko dira baserrian unitate ekonomiko soil bat besterik ikusten ez dutenak, eta hauen ekarpenak gizarte ekonomian %1,7 direla jakitean... hauen garapen aukera, eta potentziala bazterreratzea jotzen dutenak. Baserriekin kontatu ezean, garapenik ez dela emango ohartzeke daudenak.

Baina, baserria ez da ikuspegi ekonomiko mugatu batetik hartu behar. Baserriaren mundua zabalagoa, konplexuagoa da. Egun, bizi garen gizartean, kultura arrotz gutxi batzuen eragina pairatzen dugun honetan, herriek bere erroen ahultze eta galtze bidean, baserriek erreferentziazko papera betetzen dute. Bertako naturan, lurrean... izadiari txertaturik lotzen gaituen zubi bilakatzen dira, gure bizi ohitura askoren arrazoi, erabiltzen dugun hizkuntza eta hitzen jatorri, daukagun eta gozatzen dugun paisai eta lurralde identitatearen oinarri dira.

Gizonak izadiarekin bat, naturarekin batera eraman du bere garapena historian zehar. “Bere” abere eta landareekin (behi, ardi,... gari, aza,...), nolabaiteko koeboluzio batean murgildurik joan dira. Gizakiok erruz nahikotasun kontzeptutzat hartu izandakoak, hauek menderatzearena alegia, ez du beraiekiko menpekotasun zuzen bat besterik adierazten.

Gizona, izango bada, naturaren beharra duelako da. Baserriak, ezinbesteko den iraungarritasun bidea erakutsiz, jatorritik esan izan diguna da.

Gure kulturan eta eguneroko bizitzan, historian zehar, baserriak funtzio estrategiko bat bete izan dute. Orain gutxi arte (30 urte eskas), gure eguneroko elikagaien arduradun eta hornitzaile nagusi ziren. Hori ere bazterreratzen, baserri eta hirien arteko lotura, “sinbiosia” ahulduz joan da.

Egun, gure baserriek unitate familiar bat izaten jarraitzen dute, baserriari atxikitako hainbat lur eremu kudeatzen dituzte eta honek, lurralde antolaketa ikuspegi batetik lur eremuaren %80az hitz egitea suposatzen du. Edozein jasangarritasun planetan kontutan hartu beharreko gaia bihurtzen da.

Ala ere, lurra eta naturarekiko ematen den desoreka, ez da hiri mailara mugatzen, baserriek ere beren bizi iraupen horretan hiritarren beharra dute eta atzetik doakie aldentze bide honetan. Aldiz, hiritarrek baserrien beharretan ez erreparatzeak, eta batipat baserria ez sentitzean, beren erroei uko egiten dietela esan daiteke, arriskuan jarriz etorkizuneko belaunaldien gizarte oinarria, izaera, eta identitatea.

Hargatik dira baserriak giltzarrizko, nahita nahiez beti baitira bidea erakusten...gure herri izaeraren ipar orratz!

On egin.

Erlazionatutako proiektuak

Baserriko produktuen seinale irudiak. GOIMEN

Gipuzkoako lurraldean barreiatuta mordoska dira etxetik...

Ordiziako azoka "zure poltsikoan" ORDIZIA

Apple eta Android sistemetan oinarritutako azpiegutura garatu...

Ganadu erremoldea. LEGAZPI

Txekor haragiaren kalitatea bermatzeko azterketa

Azken urteetan larre behien haragiaren salmentarako dauden...

Proiektu gehiago ikusi
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244