Ingurumena

Landa eremuak berezko ondarea du natura eta ingurumen kalitatea. Paisaiak, izadia, isiltasuna, lasaitasuna, izaten dira gune hauen ezaugarri eta seinu identitatea.

Goimen Elkarteak, landa inguruneen izaera, lurraren bokazioa eta bertako ondarearen babestea ezinbesteko jotzen du ekintza desberdinak planteatzerakoan, lehenengo eginkizuna ingurunearen zaintza - kultura hedatzea helburu izaki.

Natur inguruneak gure identitatea izan eta mantentzea ahalbidetzen du. Gizartea ohartarazi asmoz, honek eskaintzen duen funtzio sozial, ekologiko eta kulturalean jardun nahi da, bide batez.

Aisia eta sentikortzea:

Horien adierazgarri, Landarlan Elkarteari eskaintzen diogun babesa, edo eta Landare Hesien liburua, Goierri Mendiz Mendi liburua, zein herrika egindako Ibilbide Tematikoak lirateke besteak beste (Beasain Ataun arteko Sara ibilbidea, Mutiloa- Ormaiztegiko bide berdea, Altzaga-Gaintza-Baliarrain mendi lotura).

Landare - hesi liburua

"Zuhaitz eta zuhaixkak baserri eremuan", Landare-hesien bueltan, antzinatik hasi eta gaur arteko bilakaera, nekazaritzan eta gizartearen bizi kalitatean sortzen dituzten onurak, diseinu eta zainketarako aholkuak...biltzen dituen liburuxka da. Bertan, landare autoktono garrantzitsuenen fitxak, modu erakargarri eta errezean jasotzen dira.

Ibilbide tematikoak:

Goierrik han-hemenka, non nahi ditu garai bateko urrats eta aztarnak, egun dugun bizimodu eta izaeraz hitz egiten dutenak. Hauek suposatzen duten balioaz jabetzeko, garena ezagutzera emateko, kultur zein natur ondare hau mantendu eta berreskuratzeko, herri desberdinetan, tematika desberdina duten ibilbideak egokitu dira, eskualdean zehar ibilbide osagarriak antolatu nahian. Egindako batzuk: Sara Ibilbidea (Ataun) , Ura Bizi Iturri (Segura), Gorosporta Borden Ibilbidea (Zegama). Etnografia eta natura uztartuz, luxuzko panoramikak eskaintzen dituen produktu turistiko bilakatzen dira.

Erlazionatutako proiektuak

Iturri-gorri iturriaren berreskurapena. LAZKAO

Lazkaoko Ubarandia mendian kokatuta, herri-bide ugari...

Landa paisaia atlantiarra. GOIMEN

Nekazaritzak eta abeltzaintzak sortu eta mantendutako paisaiak...

Herri terreno eta iturrien txukuntzea. ALTZAGA

Egitasmo honen bidez, Altzagarate auzoan nekazarien esku uzteko...

Herri-bidearen berreskurapena. ZALDIBIA

Lurralde eta gizarteko azken bazterreraino iritsi diren...

Proiektu gehiago ikusi
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244