Publikazioak

GIPUZKOAKO AZOKEN ERAGIN EKONOMIKO ETA SOZIALA EHUren eskutik

2017.01.30

2015 - 2016 urtean zehar Gipuzkoako hainbat baserritarren azokak aztertu ondoren, hauek tokiko ekonomian duten eragina eta azoken inguruan sortzen den giza ehuna, kontsumitzaile mota eta hauen interesak biltzen dituen azterketa burutu da Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin,

Ikerketaren helburu orokor hau bete ahal izateko

- Tokiko nekazarientzako azokek komertzializazio bide gisa duten garrantzia balioztatzea

- Tokiko ekonomian tokiko azokek duten garrantzia balioztatzea

- Tokiko azokek beste tokiko merkaturatze aukerekin eta tokiko ekonomiako beste sektore batzuekin (zerbitzuak, merkataritza, ostalaritza,...) sortzen dituzten sinergiak eta harremanak balioztatzea

- Tokiko azokak nekazarien beste merkaturatze bideen eremuan eta 7 Tokiko nekazarien azoken eragin ekonomiko eta sozialaren azterketa merkaturatze bide laburretan (MBL)  elikadura estrategia batean aztertzea

Deskargatu

GOIERRIKO LANDA GARAPEN PROGRAMA 2015-2020

2017.01.23

Landa Garapenerako Programa (LGP) eskualdeko landa ingurunearen antolamendua eta kudeaketa iraunkorra egiteko tresna da.Hau, aldiro eguneratzen da.

Hemen ikus daitekeena, 2015-2020 urteen artean indarrean dagoena da.

 

 

 

Deskargatu

GOIERRIKO PAISAIA BALIOAK. ORAINA ETA GEROA

2014.02.02

Dagoeneko Goierrin , bertako paisaia balioan jartzeko hainbat ekintza eta egitasmo jasotzen dituen txostena amaitu da, helburu desberdinen baitan sailkatuta:

    • Baserri-paisaiez gozatu ahal izatera bideratutako ekintzak
    • Baserri-paisaien kalitatea hobetzeko ekintzak
    • Sentsibilizaziorako materialak prestatzeari buruzko ekintzak
    • Baserritarrak egiten duen lanarekiko sentiberatzeari eta partaidetzari lotutako bestelako ekintzak
    • Lehen sektoreko produktuen kontsumoari buruzko ekintzak
    • Lehen sektoreari eta landa-eremuko herriei buruzko ekintzak
    • Aisiari eta turismoari lotutako ekintzak
    • Araudia, lurralde antolamendua eta hirigintzari buruzko ekintzak

 

Baserri paisaiak gizartean duen eragina eta onurak biltzen ditu. Nabarmendu, nekazaritza eta hiritar - kontsumilzaileen artean beharrezko dugun etengabeko elkarrizketa harremana. Lanak jarraipena izan nahi du eta irekian planteatzen da, denen ekarpenak ongi etorriak izango direlarik!

BASERRI-PAISAIA ATLANTIKOEN BALIOA AGERIAN JARTZEKO PROIEKTUA

2012.11.27

Nekazaritzak eta abeltzaintzak sortu eta mantendutako paisaiak gure eskualdearen izaera eta nortasunaren oinarri dira, eta bertako historiaren eta ondarearen gordailu. Eskualdeko biztanleriaren bizi-kalitatean sekulako eragina dute, egunerokotasuna atsegin bihurtuz eta aisialdiko denboran naturarekin harremanetan egoteko aukera eskainiz. Horrez gain, baserri-paisaiak eskualdearentzat baliabide ekonomiko garrantzitsua dira, bereziki lehen sektoreari eta turismoari lotuta.

Eskualdeko baserri-paisaiei izaera eta nortasuna ematen dieten elementuak balioan jartzeko proposa daitezkeen ekintzak mota askotakoak izan daitezke.
Guri bereziki interesatuko zaigu eskualdean turismoa sustatzeko eta herritarrak sentiberatzeko balioko duten ekimenak mahai gainean jartzea, hurrengo urteetan burutu daitezen.

Deskargatu

BERTAKOA JAN, OSASUNTSU BIZI

Goimen, 2012.03.16

Egunean egunekoa, garaian garaikoa, gure baserritarrak ekoizten dutena zuen eskura. Argitalpen honen bidez Euskal Herriko kalitate goreneko produktuak zure eskura jarri nahi ditugu zuen eguneroko elikadura hobea eta osasuntsuagoa izan dadin.

Deskargatu
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244