Publikazioak

Baserria, Natur Eskola Bizia!

2011.05.05

Hamalau urtez Goierri Garaiko baserrietako ateak irekiz, hamaika bisitaldi antolatuaz, eta bertako jardueretan parte hartzeko hainbat material eskainiz: abarkagintza, erlezaintza, ogigintza eta frutazantza ekologikoa, lore eta barazkigintza, gaztagintza, azoka eta abar. Ekimen hau eskola orduetan ikasleei, euskaltegiei, aisialdi edo kultur elkarteei edo lagun edo familia taldeei dago zuzenduta.

Ikusi

Belardien gidaliburua

Goimen, 2007.11.13

Belardiak, gure baserri eta oro har paisaia identifikatzen duten "elementuak" dira.

Argitalpen honetan belardien sorrera, erabilera mota, zainketa eta balorazio ekonomiko zein ekologikoak dira modu xumean jasotzen direnak. Belardiak berreskuratu eta bertako ekoizpena areagotzearekin bat, dagokion garrantzia azpimarratu nahi izan da, alegia, gizarte osoak estimatzen dituen paisai hauek, balioan jarri beharraren premia.

 

Deskargatu

Baserritarra Natur zaintzailea

GFA, 2005.11.13

Baserriko jarduera eta lanak inguruan ongi integratuak egotea balio erantsia ematen dio natur guneari eta baserrietako bizitzaren duintasuna goraipatzen du... hemen ohiko direnen zenbait aholku eta hausnarketa

Ikusi hemen



Landare Hesi Liburua

Goimen, 2003.11.25

"Zuhaitz eta zuhaixkak baserri eremuan", Landare-hesien bueltan, antzinatik hasi eta gaur arteko bilakaera, nekazaritzan eta gizartearen bizi kalitatean sortzen dituzten onurak, diseinu eta zainketarako aholkuak...biltzen dituen liburuxka da. Bertan, landare autoktono garrantzitsuenen fitxak, modu erakargarri eta errezean jasotzen dira.

2007-05-05

Goierritarrak Landa Garapenaren aurrean

Goimen, 2003.02.28

Goierriko identidadearen ezaugarri diren landa eremuetan, etorkizunera begira zuzendutako ardatz eta lan ildoak zehazten dituen programaren laburpena jasotzen da liburu honetan.

Deskargatu
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244