Goimen, jasotzen diren beharrei erantzuten saiatzen da. Behar hauek, nekazaritza elkarte, udaletxe edota bertatik sortutakoak izaten dira. Proiektuaren baitan, koordinazioa lana, bitartekaritza edota exekuzio zuzenetaz arduratzen gara.

Zalantza bazaudete  jarri gurekin kontaktuan

GOIMEN Zerbitzuak

Belar bolen plastiko bilketa

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Herriz-herri, hilero 3. asteartean egiten da.

Bilketa garraioa, Unai Zubiaurre tlf: 669 245 504, gai zehatzetarako soilik

Abisuak: Tel. 943 16 12 44

Nekazal lurren gestioa, eskaerak, eskaintzak, aholkularitza

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Gipuzkoa osora zabaltzen den aholkularitza zerbitzua indarrean dago. Goizane Zentroan du egoitza, nekazal lurren egoera, egon daitekeen eskaintza, balorazioa eta edo eskariak ezagutu eta aholkatzeko zerbitzua da.

Abisuak: 620 98 49 22 Bixente

Hildako animalien bilketa

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Akatu diren behi, ardi, abere, txerri, untxi, oilo, eta abarren bilketa ematen da. Foru Aldundiak koordinatzen du zerbitzu hau, aurrez eskaera eginez kamioi berezi baten bidez egiten da bilketa.

Abisuak: Tel.: 943 48 23 48

Pentsu ekologiko eskaintza

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Goierriko Nekazal Kooperatibak eskaintzen du pentsu ekologikoa erosteko aukera. Olaberriko Iurre auzoan duten almazenean 5 silo, errota eta sakuratzeko sistemarekin kontatzen dute. Honek razio personalizatuak egiteko aukera ematen du, norberak nahi duen pentsu nahasketa prestatuz.

Abisuak: 943 16 07 07 (Pako)

Purin banaketa

Zerbitzuaren ezaugarriak:

14.000 ltr hartzen duten 2 kamioien zerbitzua eskaintzen da, Gipuzkoa osorako. Beharraren arabera baserritarren zuzenean eskatzen du.

Abisuak: Tel. 659 58 59 05 (Jose Salegi)

Belar bolak

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Hainbat herrietan eskaintzen den zerbitzua eta beharren arabera antolatu daitekeena.

Abisuak: Tel. 943 16 12 44

Belarra ereiteko makina

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Belardiak berritzeko. Siembra directa sistema erabiltzen du.

Abisuak: Tel. 943 16 12 44

Baserrietarako bisitaldiak

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Nekazal jarduera gertutik ezagutzeko aukera ematen du: gaztagintza, erlazantza, frutagintza, ogigintza.... Eskolei zuzenduta batik bat.

Abisuak: Tel. 943 73 04 28

Baserri bide garbiketa

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Zonaldeka dago antolatuta eta Goimenetik zazpi udalerrien arteko zerbitzua eramaten da. Aukeran baserritarrek partikularki eskatzea ere ikusten da. Bide garbiketatik kanpo traktoreak pala dauka.

Abisuak: Tel. 615 74 34 11 (Tomas Aldasoro)

Azokatarako azpiegitura

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Ordiziarekin batera erositako materiala. Goierriko udaletxeei prezio berezian eskaintzen dira. Materiala: 450 m2ko karpa; salmenta postuak estalpearekin eta itxiturak egiteko hesi galbanizatuak.

Abisuak: Tel: 649 93 90 30 (Jesus Mari Lariz)

Konposta egiteko bolteadora

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Simaurra ondu eta modu egonkorrean belardira bueltatzeko prozesua arintzen duen zerbitzua, gaia banatzerakoan bolumen gutxiago, arrisku gutxiago, belar txarrik gabe...

Abisuak: Tel. 645 73 46 02 (Urko) / 943 16 12 44

Egurra mozteko zerra zerbitzua.

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Baserrian erori diren zuhaitz enborren aprobetxamendurako, hesolak egiteko...eskualdean hainbat zerra daude, bazkide ez direnei ere eskaintzen diena.

Abisuak: Tel. 605 71 96 10 (Xabi)

Baserritarrentzako ikastaroak

Zerbitzuaren ezaugarriak:

Nekazaritzaren garapenera eta behar berrietara egokitu nahian, IMK (Itsasmendikoi) erakundearekin batera, eskaeren arabera, baserritarrei zuzendutako ikastaro, formazio, zein hitzaldiak antolatzen dira.

Abisuak: Tel. 943 16 12 44

Zerbitzu pribatuak

Herrika, eskualdean lehen sektoreari eskainitako zerbitzuak, denda, langile autonomo edo elkarte, zein kooperatiben eskutik:

Eskualdeko gida deskargatu

Erlazionatutako proiektuak

Ordiziako azoka "zure poltsikoan" ORDIZIA

Apple eta Android sistemetan oinarritutako azpiegutura garatu...

Herri-bidearen berreskurapena. ZALDIBIA

Lurralde eta gizarteko azken bazterreraino iritsi diren...

Eskola baratzak. GOIMEN

Nekazaritzako gaiak gizarteratze bidean, ekimenetako bat...

Azoka berezietarako azpiegitura

Goierrin badira urtero ospatzen diren nekazaritza kutsuko 18...

Proiektu gehiago ikusi
  • Goimen Elkartea
  • Olaeta Auzoa 6
    20247 Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 161 244