Goierriko ekoizleen mapa
Goierriko lehen mapa gastronomikoa argitaratu du Goiturrek, Goimen Landa Garapen Elkartearekin eta Biziola Kooperatibarekin elkarlanean. Eskualdeko ekoizleen mapa da eta bi helbururi erantzuten dio: eskualdeko jatetxe eta biztanleei beraien inguruan dituzten ekoizleen berri ematea, eta kanpotik datozen bisitariei eta turistei, beraien egonaldiaren ondoren, Goierriko produktu gastronomikoak non lortu ditzaketen adieraztea.

Mapa gastronomikoan ondorengo produktu hauek nabarmendu dira: gazta, esnekiak, eztia, sagardoa eta eratorriak, haragia, txakolina, garagardoa, ogia, barazkiak eta baserriko produktuak. Ekoizleak izendatzeko orduan bi irizpide erabili dira: Biziola Kooperatiban eta Zaldibiako Kixkurgune dendan eskuragai egotea, edo ekoizleek salmenta zuzena egitea.
Maparen alde batean ekoizleen zerrenda azaltzen da, Goierri eskualdeko mapan duten kokapenarekin batera, eta maparen atzealdean, Goierriko produktu gastronomiko desberdinak aurki daitezkeen lekuak aipatzen dira: Biziola, Kixkurgune, Beasain, Lazkao eta Ordiziako azokak, produktuak saltzen dituzten Goierriko turismo bulegoak, eta Idiazabal eta Ordiziako nekazarien kooperatibak.
Goierriko mapa gastronomiko berri hau eskuratu nahi duenak Biziola, Kixkurgune eta eskualdeko turismo bulego guztietan aurkituko du.