Skip to main content

Legazpiko azokan sukaldaritza tailerra egingo da Apirilaren 24ean.

Azokatik Mahaira: Apirilak 24ean Sukaldean Behin tailerra antolatu du Gipuzkoako Azoken Sareko lan taldeak Legazpiko udalarekin elkarlanean.

Azokatik Mahaira: Apirilak 24ean Sukaldean Behin tailerra antolatu du Gipuzkoako Azoken Sareko lan taldeak Legazpiko udalarekin elkarlanean.

Nutrizio eta sukaldaritza tailer berezia apirilak 24, ostirala goizeko 11etan azoka bertan; herritarrei eguneroko elikadura modu erraz, osasungarri eta iraunkorrean antolatzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin.

Proposamenaren ardatza argia da: egun bakarrean, bi ordutan, aste osorako janaria prestatzea.

Tailer honetan parte hartzen dutenek; sukaldean denbora optimizatzen ikasiko dute, aldi berean dieta orekatu eta osasungarria bermatuz. Horretarako, bertako eta garaiko produktuak erabiliko dira, tokiko ekoizleen lana balioan jarriz eta kontsumo arduratsua sustatuz. Saioa, Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatuko dute, sukaldaritzaren eta elikaduraren ikuspegi osagarriak uztartuz. Haien eskutik, parte hartzaileek aholku praktikoak eta egunerokoan aplikatzeko moduko errezetak jasoko dituzte. Ekimen hau Landaolak Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak antolatzen du Gipuzkoako Azoken Sarea parte den Legazpiko Udalarekin elkarlanean, landa garapena eta tokiko ekonomia sustatzeko helburuarekin.

Tailerrak aukera paregabea eskaintzen du elikadura ohiturak hobetzeko, denbora aurrezteko eta aldi berean, inguruko produktuen balioa ezagutzeko. Nekazal azoka indarberritzea tokian tokiko azoka guztien helburua da, eta egitasmo honen bidez, indarberritze horretan eragitea lortu nahi da. Hala, saio honetan, zuzenean ikasi ahalko da garaian garaiko produktuak kontuan hartuta etxean modu azkarrean eta erosoan errezetak egiten, ohiko plateretatik pixka bat urrundu eta egunerokotasunean kontsumitu daitezkeen bertako elikagaiak modu erakargarriago batean prestatzen. Osasuntsu jateak duen garrantzia ere azpimarratu nahi da, eta elikagai bakoitzak nutrizionalki dituen abantailak jakiteaz haratago, osasuntsu nola elikatu ikasteko aukera ere egongo da.
Tailerrean ez da izen eman beharrik izango, bertaratzearekin nahikoa da.

Saioan, egun horretan sukaldatutako platera dastatzeko aukera egongoda, eta Azokatik Mahaira: Sukaldean Behin tailerrean egingo diren errezetak eta nutrizio aholkuak ere banatuko dira.

CONTACTO