2024ko artile bilketa
Aurten artile bilketa zerbitzua URRIAN hasiko da. Goierriren kasuan, urriaren 14an egingo da bilketa, Idiazabalen, Barreiatua 93 helbidean (Gorrotxategi granjan).
Aurten artile bilketa zerbitzua URRIAN hasiko da. Goierriren kasuan, urriaren 14an egingo da bilketa, Idiazabalen, Barreiatua 93 helbidean (Gorrotxategi granjan).
Iaz bezala, aurten ere, ahalik eta gehien sinplifikatu nahi da, baina horrek, guztioi ahalegin handiagoa egitea eskatuko digu. Antolakuntzan hiru erakundek hartuko dugu parte: Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek.
Finantzaketaren zati bat GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAk egingo du eta bestea artzainek. Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da, erantsitako koadroaren arabera. Tarifa hauek pasa den urteko berberak dira KPI-a aplikatuta soilik. Bertako kostuan dirulaguntza aplikatuta daukate.
Interesdunek 696 433 602.telefonora deitu behar dute. Eman beharreko informazioa honakoa da:
Entregatzeko eguna, ordua eta tokia.
- Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Faktura hau, garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian.
- Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du
Entrega egiteko unean honela izango da antolaketa:
- Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
- Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.
- Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu beharko duela. Egiaztagiri hori ezean ez da artilerik jasoko. Ordainketa egiteko kontu zenbakia hauxe da: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821 eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN ABIZENAK+ BASERRIA
- Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.
Egindako proposamenak artzainen ahalegin handiagoa eskatzen duela ulertzen dugu, baina profesional kopuru handia kudeatzeak ere kostu handiak dakartza, eta ahal den neurrian, mugatu behar ditugu. Kontutan izan behar da, artilea jaso ondoren, kamioi berezi batean eraman behar dela (Sandach 3 produktua delako), kargatzeko luma-kamioi bat behar dela, eta, gainera, produktua eramaten den enpresan tasa bat ordaindu behar dela.