Landa ingurunea dinamizatzeko helburua duten ekintzak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak 2025ean. Guztira 200.000 euro bideratuko ditu.
Aurten ere, Gipuzkoako landa garapen proiektuei errekonozimendua egin asmoz, Landaola Federazioak VIII. Landaola Sariak antolatu ditu.
Guztira 21 emakume ekintzaileren testigantzak jasotzen dira, tartean Itziar de la Granja Alustiza zegamarrarena eta egun Ilarduia herrian, Araban, bizi den Elixabet Gorrotxategi beasaindarrarena.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basanimalien eta Landareen Zerbitzuak Liztor asiarraren aurkako tranpak jartzeko 2025eko ekitaldia, martxoaren 03an hasiko dela jakinarazi du.
Apirilaren hasieran nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketak (IAT) egingo dira Ezkio-Itsason, Legazpin eta Urretxun.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasagarritasun departamentuak bizikleta-bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletetarako azpiegiturak erosi eta instalatzeko laguntzen oinarriak argitaratu ditu gaur.
Olaeta Auzoa 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa
943 16 12 44
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ohar legala
Pribatutasun politika
Cookien politika