Diru laguntzak

Bai Gipuzkoako Foru Aldundiak eta baita Eusko Jaurlaritzak ere landa inguruneko ekintzailetza, bizi kalitatea eta azpiegiturak hobetzeko dirulaguntzak kudeatzen dituzte. Gauzak ondo, laguntza deialdi hauek urtero argitaratzen dira eta, beraz, landa ingurunean edozein proiektu baduzu ez egin zalantzarik eta galdetu iezaguzu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko Departamentuaren bitartez, honako laguntza hauek ditu martxan:

Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako laguntzak

Bertan, Landa Garapen elkarteek, landa eremuko udalek eta nekazal elkarteek izango dute laguntza eskatzeko aukera.

Bestetik Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburutzak bi laguntza ildo ditu landatartasun mailaren arabera.

Kontaktua