Skip to main content

Bizikleta-bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletetarako azpiegiturak erosi eta instalatzeko laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasagarritasun departamentuak bizikleta-bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletetarako azpiegiturak erosi eta instalatzeko laguntzen oinarriak argitaratu ditu gaur.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasagarritasun departamentuak bizikleta-bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletetarako azpiegiturak erosi eta instalatzeko laguntzen oinarriak argitaratu ditu gaur.

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartzen dira:

  • Bizikleta bideen tokiko sarearen garapenetik eratorritako gastuak:
    • Bizikleta eta oinezkoentzako bideak edo soilik bizikletentzakoak eraikitzeko eta hobetzeko obrak egitea eta horien proiektu teknikoak idaztea.
  •  Bizikletentzako azpiegiturak erosi, instalatu eta seinaleztatzearen ondoriozko gastuak:
    • Aparkaleku modulu finkoak, kanpoaldekoak, estaliak edo lokal, atari, garaje edo eraikinetako espazio komunitarioetan instalatutakoak
    • Bizikletentzako kontsignak eta etxolak
    • Aparkatzeko modulu eramangarriak
    • Bizikletak autokonpontzeko eta/edo puzteko azpiegiturak erosteak eta jendeak doan erabiliditzan bide publikoan edo eraikin publikoetan jartzeak eragindako gastuak.
  • Tokiko bidegorrietako seinaleztapena erostea eta instalatzearen ondoriozko gastuak

Laguntzak udalei zuzenduta daude, eta 5.000 biztanle arteko udalerrietako udalek, administrazio eraginkortasuneko arrazoiengatik egokitzat jotzen badute, mugakide diren beste udal batzuekin lankidetzan, bizikleta bideen tokiko sarea garatzeko jarduketa elkarrekin egitea eskatu ahal izango dute, eta, horretarako, eskaera bakarra aurkeztu beharko dute guztien artean.

Dirulaguntzak emateko programa honen xedea kontuan hartuta, aldez aurretik ezarritako balorazio irizpideetan oinarrituta haien alderaketa eginez eta eskaerak elkarren arteko lehiarik gabe ebatziko dira, aurrekontua agortu arte. Proiektu bakoitzari ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen ehuneko bat izango da, betiere aipatutako irizpideen arabera egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren parekoa. Nolanahi ere, dirulaguntza ezin izango da diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75 baino handiagoa izan, eta ezingo ditu gehinezko kopuru hauek gainditu: 

  • 100.000 euro, bidegorrietako eraikitzeko eta hobetzeko obrak egiteko.
  • 15.000 euro obren proiektu teknikoak idazteko.
  • 7.000 euro bizikletentzako azpiegiturak instalatzeko.
  • 7.000 euro tokiko bidegorrietako seinaleak erosi eta instalatzeko.

Laguntzak eskatzeko azken eguna martxoaren 20a izango da. Guztira 800.000 euroko aurrekontua zehaztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza hauetarako.

Irakurri deialdiaren oinarriak hemen: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Kontaktua