ERROTU, mikroempresentzat laguntza programa berria
Landa eremuan kokatutako mikroempresak sendotzen laguntzeko doako programa berria da ERROTU.
Landa eremuan kokatutako mikroempresak sendotzen laguntzeko doako programa berria da ERROTU.
MENDINET, Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkarteak, ERROTU doako laguntza programa jarri du abian, landa eremuan sendotze prozesuan dauden enpresei zuezenduta. Enpresa jardueraren barruan identifikatutako hobekuntza alderdiak finkatzeko orientazio-jarraibideak eskaintzea da programaren helburua.
Laguntza programa honek 40 orduko iraupena du, eta 2017ko irailetik 2021eko urtarrilera bitartean sortutako mikroenpresei zuzenduta dago. Mikroenpresa horiek LEADER ingurunean kokatuta egon beharko dira eta honako eremu hauetan garatu beharko dute jarduera:
- Turismoa, gastronomia, aisia eta abentura
- Nekazaritzako elikagaien industriarako eta lehen sektorerako zerbitzu osagarriak
- Ekonomia zirkularra
- Osasuna eta ongizatea
- Bioteknologia eta merkataritza, zerbitzuak, jatetxeak, artisautza
- Kultura eta sormen industria
Programa hau MENDINETek kudeatzen du, eta Hazi Fundazioaren eta Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen (ELGE) laguntza du. Beraz, aipatutako baldintzak betetzen dituzten enpresa interesdunek Goimenen eskuratu dezakete programari buruzko informazio gehiago. Hala, nahi dutenek
Halaber, esteka bat gaitu da programan parte hartzeko eskaera egin nahi duten enpresentzat.