
Eskualdeko Elikadura mahaiaren garapenerako bilera Urriak 7an
Barnetik Elikatzen izenarekin, eskualdeko Elikadura Mahaiaren eraketa prozesuan ari gara.
Barnetik Elikatzen izenarekin, eskualdeko Elikadura Mahaiaren eraketa prozesuan ari gara.
Eskualdeko landa garapenaren inguruan egindako hausnarketa partekatu batetik sortu da egitasmo hau, eta erronka nagusi gisa baserritarren bizi-kalitatea eta ustiategien errentagarritasuna hobetzea jarri ditu erdigunean. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaigu eskualdeko elikadura sisteman parte hartzen duzuen eragileen arteko elkarlana sendotzea.
Azken hilabeteotan hainbat saio egin ditugu baserritarrekin, udalekin eta beste eragile batzuekin. Jasotako ekarpenek agerian utzi dute Elikadura Mahaiak balio handia izan dezakeela lehen sektorearen etorkizunari erantzuteko eta eskualdeko elikadura-sistema indartzeko.
Egindako lanketak partekatu, orain arte jasotako ekarpenak kontrastatu eta hurrengo urratsak elkarrekin definitzen goaz piskanaka. Bereziki, Elikadura Mahaiak etorkizunean izango dituen lehentasunak, eragite eremuak, funtzioak eta osaera guztion artean eraikitzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, zuen parte-hartzea funtsezkotzat jotzen dugu.
Oraingoan eragile ezberdinak batera bilduko gara, baserritar, udal ordezkari,eta landa inguruneko eragileak besteak beste:
Urriaren 7an, Zaldibian, Goizane eraikinean, arratsaldeko 15:00etatik 17:00tara. Ongietorri kafea 14:45erako prest edukiko dugu, orduan hasteko.


