Skip to main content

BARNETIK ELIKATZEN TOPAKETA ABENDUAK 4 GOIZANEN

 

 

Goierri eta Urola Garaiko ekoizleekin bilera irekia antolatu dugu

Eskualdeko elikadura mahaia eratzearekin hasi gara, eta prozesu estrategiko honetan zuen parte-hartzea funtsezkotzat jotzen dugu. Lurraldeko erakunde publikoen, udalen eta kooperatiben babesarekin garatuko dugun ibilbide honetan “Barnetik Elikatzen” izenpean, dagoeneko egikaritzeko moduan dauden bi egitasmo ditugu abian.

Etorkizuna Eraikiz Elikadura Misioetako diru-laguntza eskuratuta, martxa eman nahi diegu:
1- Jangela kolektibo baten horniketa: Maizpide Euskaltegia (50 bazkaltiarrekin)
2-Goizaneko Uztaola eraldaketa gunearen urte osoko aktibazioa
Proiektuen azalpenekin bat, hauetan parte hartzeko ekoizleok izan dezakezuen interesa arakatu nahi da saio honetan. Bestelako erronka eta azpiegitura beharrak, norberak ekar dezakeena baztertu gabe.
Dinamika hauek eskualdeko landa garapenaren hausnarketa zabalean oinarrituta datoz, eta erronka nagusi gisa baserritarren bizi-kalitatea eta errentagarritasuna bermatzea jarri du erdigunean. Horregatik, zuen parte-hartzea ez da soilik beharrezkoa, giltzarri da.
Hori dela eta, zuen beharrak, kezkak eta egiteko moduak ezagutuz, elkarrekin eraiki nahi dugun bide honetara gonbidatu nahi zaituztegu:
Abenduak 4, Zaldibian, Goizane eraikinean, arratsaldeko 15:00etatik 17:00tara
Ongietorri kafea 14:45erako prest edukiko dugu, orduan hasteko.
Antolakuntza errazte aldera egin mesedez Izen ematea Intereseko inor ezagutuz gero pasa gonbitea!
Zuen eguneroko lanagatik eta komunitateari ematen diozuen balioa eskertuz, elkarrekin lanean jarraitzeko gogoz, animatu eta gerturatu Goizanera

 

Kontaktua