Nekazal proiektuen bideragarritasun ekonomikoa bermatu eta, batez ere, abeltzantza indartzeko asmoz, belar lanetako zerbitzua eskaintzen du Goimenek. Hala, 2024an makinaria flota eguneratu egin du erakundeak traktore eta beso desbrozadora berria eskuratuta.
Gaur egun Goimeneko hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie nekazaritza elkarte, udaletxe eta norbanakoei, proiektuen baitan koordinazio lana, bitartekaritza edota exekuzio lanak eginez.
Horien artean, adibidez, belar lanak egiteko zerbitzua eskaintzen du Aizkorpe bailarako baserritarrei zuzenduta: rotopaketatzea, enzintatzea, belarra moztea, simaurra zabaltzea, larreak desbrozatzea, bide garbiketa...
Batez ere aipatutako lanak egiteko eskuratu du Goimen elkarteak flota berria. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren (LEADER) laguntza izan du.




