Landa lurren dinamika Goierri garaian

Nekazal lurrak balioan jarri asmoz eragile desnberdinekin lanketan gabiltza

Nekazal lurrak balioan jarri asmoz eragile desnberdinekin lanketan gabiltza

Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalak, Goimen Landa Garapen Elkartearekin batera, udalerri hauetako landa lurren lanketa komun bat gauzatzen ari gara. Bidean, Gipuzkoako Foru Aldundia dugu lagun.

2016an abiatu genuen elkarlana, “Goierri Garaiko Landa Lurren Diagnostikoa” lanarekin, eta bertan du orain aurkeztera gatozenak jatorria. Orduko lana teknikoagoa izan zen, bulego‐lana; oraingoan, lan hori landa‐lanarekin eta zuon, tokikoon, ezagutzarekin osatzera gatoz.

Lurren inguruko hausnarketari ekitea da asmoa. Azken urteetako joerak jarraituz gero, urte gutxiren buruan beraien ahalmen eta aukeren azpitik erabiliko diren lurren kopuru esanguratsua izatea aurreikusten da, eta horrek erantzun bat eman beharreko eszenatoki batean jarriko gaitu.

Agertoki horri aurrea hartzeko, egungo lurren egoeraren berri izatea ezinbestekoa da. Badakigu diagnostiko teknikoak zer dion, baina zer gertatzen da “terrenoan”? Zein dinamikei erantzuten diete lurrok? Zein da lurrak lantzen dituztenen egoera? Zein lurjabeena?

Denak, ahots guztiak entzun nahi ditugu, denak ulertu, etorkizuneko erabakietan denen ahotsak presente izateko.

Kontaktua