Skip to main content

EREIN laguntzen deialdia irekita dago

Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuak sustatzeko eta garatzeko erakunde publikoei zuzendutako EREIN laguntzen 2024ko deialdia ireki du Eusko Jaurlaritzak. 

Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuak sustatzeko eta garatzeko erakunde publikoei zuzendutako EREIN laguntzen 2024ko deialdia ireki du Eusko Jaurlaritzak. 

Landa eremuetako biztanleen bizi kalitatea hobetuko duten azpiegiturak eta ekipamenduak eskuratzen laguntzea da helburua, herriak suspertzeko, enplegua sortzeko eta landa eremuetan turismoa bultzatzeko. Horretarako, 11.657.920 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak. 

Udalek, mankomunitateek eta landa garapen elkarteek eskatu ditzakete laguntzak. Azken hauen kasuan, tokiko erakundeekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen badituzte esku-hartze eremu baten aldeko proiektuak martxan jartzeko. Maiatzaren 3ra arteko epea dago eskaerak egiteko. 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Laguntzen helburua inbertsioak sustatzea da, azpiegiturak eta zerbitzuak sortu, hobetu eta handitzeko, jarduketa hauen esparruan: 

  • Uraren hornidurarekin eta saneamenduarekin eta energia elektrikoaren eta gasaren hornidurarekin eta kanalizazioarekin lotutako oinarrizko azpiegiturak (bai berriak, bai ordezkatu beharrekoak, ordezkatu ezean zerbitzuaren prestazioa baldintzatuko balitz; hori dagokion txostenaren bidez egiaztatu beharko da).
  • Energia berriztagarrien erabilera eta energia-aurrezpena sustatzeko azpiegiturak, toki komunitateari zerbitzuak ematera bideratutako eremuetan.
  • Turismoarekin zerikusia duten zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak: interpretazio zentroak/museoak eta turismo-bulegoak, bidezidor eta bide homologatuak eta horietarako seinaleak, autokarabanentzako aparkalekuak, etab.
  • Biztanle-guneak egokitzearekin zerikusia duten azpiegiturak, haien hirigintza oneratzea eta egokitzapena xede dutenak: irisgarritasuna, lorategiak jartzea, argiteria eta hiri-altzariak
  • Oinarrizko zerbitzuentzako proiektuak: eguneko zentroak eta adinekoentzako egoitzak, haur-eskolak eta farmaziak/botika-kutxak/osasun-zentroak.
  • Aisia, kultura eta kirolarekin zerikusia duten zerbitzuentzako proiektuak: kultur etxeak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-ekipamenduak edo aisialdikoak.
  • Ekipamendu komunitarioetako irisgarritasunarekin zerikusia duten proiektuak
  • Industrialde txikien urbanizazio-proiektuak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Diruz laguntzekoak diren jarduketak ezin izango dira amaituta egon eskabidea aurkezten denerako. Hala, diruz lagundu daitezkeen kostutzat hartuko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eginiko inbertsioak eta/edo gastuak. Egun hori baino lehenagoko gastuak egonez gero, dirulaguntza ukatu egingo da, laguntza hauek barne hartzen dituen NPEPE martxan jarri aurretik proiektua hasita dagoela ulertuko baita. 

Eskatzaile bakoitzak aukera izango du proiektu bat baino gehiago aurkezteko, baina lehentasuna emango zaio puntuazio handiena lortzen duenari. Geldikinik izanez gero soilik hartuko da aintzat puntuazio-hurrenkeraren arabera diruz lagundu daitekeen hurrengo proiektua. Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, kasuan kasuko erakundeak organo kudeatzailearen eskariz zehazten duen proiektua hautatuko da.

Honako irizpideen arabera baloratuko dira proiektuak: 

  • Zaurgarritasun maila
  • Eremuaren garapen maila proiektuari dagokionez
  • Proiektuaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa eta finantzarioa
  • Ingurumenarekiko konpromiso maila
  • Irismena
  • Erakunde sustatzailea
  • Eskatutako laguntzen zenbatekoa

Proiektuek, hautatuak izateko, gutxienez 50 puntu lortu behar dituzte. Bi proiektuk edo gehiagok puntuazio bera lortzen badute, «zaurgarritasun-maila» handiena duena lehenetsiko da, eta, berdinketak badirau, «Erakunde sustatzailea» irizpidean puntuazio handiena lortu duena.

Proiektu bakoitzeko emandako laguntza 300.000 eurokoa izango da gehienez ere, eta proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.Ez dira deialdi honen xede izango ez 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako proiektuak, ez gastua 2025ean soilik aurreikusten dutenak. Dirulaguntzaren ordainketa diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta benetan ordaindu dela justifikatu ondoren egingo da.

Kalteberatasun maila herrika

  • Altzaga: 1
  • Arama: 4
  • Ataun:
    • Aia: 2
    • San Gregorio: 3
    • San Martin: 4
  • Beasain:
    • Altamira: 4
    • Antzizar: 3
    • Aratz-Matxinbenta: 2
    • Arriaran: 2
    • Astigarreta: 2
    • Beasainmendi: 3
    • Garin: 2
    • Gudugarreta: 3
    • Loinatz: 3
    • Salbatore: 4
    • Ugartemendi: 4
  • Ezkio-Itsaso
    • Anduaga (Santa Lutzi): 4
    • Aratz-Matxinbenta: 2
    • Ezkio: 3
    • Itsaso: 2
    • Itsaso-Alegi: 2
    • Mandubi: 2
  • Gabiria
    • Alegia: 1
    • Aztiria: 1
    • Gabiri: 1
  • Gaintza: 1
  • Idiazabal
    • Idiazabal: 4
    • Urtsuaran: 2
  • Itsasondo: 4
  • Lazkao
    • Lazkao: 4
    • Lazkaomendi: 4
    • Senpere: 3
    • Zubierreka: 4
  • Legazpi
    • Brinkola: 2
    • Legazpi: 4
    • Telleriarte: 2
  • Legorreta: 4
  • Mutiloa: 1
  • Olaberri
    • Ihurre: 4
    • Olaberri: 4
  • Ordizia: 4
  • Ormaiztegi: 4
  • Segura: 4
  • Urretxu
    • Beiain: 2
    • Santa Barbara: 3
    • Urretxu: 4
  • Zaldibia: 4
  • Zegama:
    • Arrieta: 2
    • Barrenaldea: 2
    • Goialdea: 2
    • Olaran: 2
    • Zegama: 4
  • Zerain: 1
  • Zumarraga
    • Aginaga: 2
    • Zumarraga: 4
  • Ernio-Aralar partzoneria: 2
  • Gipuzkoako partzoneria txikia: 2
  • Gipuzkoako partzoneria nagusia: 2

 

 

Kontaktua