Landa ingurunea dinamizatzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzak
Landa ingurunea dinamizatzeko helburua duten ekintzak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak 2024an. Guztira 200.000 euro bideratuko ditu.
Landa ingurunea dinamizatzeko helburua duten ekintzak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak 2024an. Guztira 200.000 euro bideratuko ditu.
Laguntzen helburua honakoa izango da:
- Sektore pribatuak eta publikoak landa inguruneko gizarte ekitaldien finantzaketan parte har dezaten sustatzea, ingurune hori dinamizatzeko.
- Gizarte ekitaldi berriak sustatzea, eta landa ingurunean eragin positibo nabarmena dutenak sendotzea.
- Bere jardun-eremuan eragin ekonomikoa sortzea.
Hala, dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute honako ekitaldiek: lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, tailerrak, lehiaketak, hitzaldiak eta erakusketak, musika, antzerki, dantza, bertsolaritza, errezitaldiak eta antzekoak, baldin eta haien eragin dinamizatzailea agerian geratzen bada. Kanpo geratzen dira nekazaritza-jarduerarekin zuzenean lotutako ekitaldiak, hala nola azokak, nekazaritzako elikagaien azokak eta tokiko jaiak, bai eta, toki-erakundeek antolatuta, urteko programazioaren parte diren jarduerak ere.
Jarduerak 2024an garatu beharko dira oso-osorik, eta diruz lagundu ahal izango dira laguntzaren xede diren jarduerak egitearekin zuzenean lotutako gastu guztiak, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean sortzen badira, eta justifikazio epea amaitu aurretik zerrendatuak, kuantifikatuak eta ordainduak badira:
- Langileak kontratatzeko gastuak, laguntzaren xede den ekitaldian zerbitzuak emateko.
- Zerbitzu profesionalak alokatzea ekitaldia eta jarduerak egiteko
- Lokalen alokairuak (erakunde onuradunaren egoitza sozialaren alokairua izan ezik)
- Ekitaldiak eta jarduerak egiteko instalazio eta zerbitzu teknikoak
- Laguntzaren xede diren ekitaldien publizitatearekin eta hedapenarekin lotutako gastuak.
- Nahitaezko aseguruak kontratatzea
- Emandako sariak edo trofeoak.
- Berreskuratu ezin den BEZa, BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera.
Laguntzak ondoz ondoko prozedura baten bidez emango dira, hau da, espedienteak eskabideak aurkezteko ordenaren arabera aztertu eta izapidetuko diren, eta behar bezala formulatu eta osatu diren neurrian eta hurrenkeran ebatziko dira. Laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da azaroaren 15era arte, edo dirulaguntzara bideratutako dirua agortu arte.